gaineko 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Araudiaren (EB) arabera, Datu Pertsonalen Babesa eta Eskubide Digitalen Bermea arautzen duen 2018ko abenduaren 5eko 2/2018 Lege Organikoaren (aurrerantzean, LOPDGDD) arabera, eta indarrean dagoen gai honi buruzko gainerako legediaren arabera, ENVISER SA enpresak (aurrerantzean, ENVISER) https://www.ENVISER.es webguneko (aurrerantzean, Webgunea edo Weba) erabiltzaileen (aurrerantzean, erabiltzaileak edo Erabiltzailea) eskura jartzen du Erabiltzaileak webera edo dagokion aplikazio mugikorrera sartzean bere borondatez emandako datu pertsonalak tratatzeko aplikatuko duen Pribatutasun eta Datuen Babeserako Politika.

Webeko formulario elektronikoen bidez edo dagokion onarpen-laukitxoaren bidez Erabiltzaileak bere datu pertsonalak ENVISERi ematen dizkionean, ENVISERek datu horiek erabiltzea onartzen du berariaz, Pribatutasun eta Datuen Babeserako Politikaren klausula honek zehazten duenaren arabera, eta hemen azaldutako helburuarekin.

ENVISERek Webguneko erabiltzaileei jakinarazten die, dagokien alorrerako eta helburu zehatz, esplizitu eta legitimoetarako aproposak, egokiak eta neurrikoak direnean baino ez direla bilduko datu pertsonalak. Helburu horretarako beharrezkoak edo aproposak izateari uzten diotenean edo datuen jabeak ezeztatze-eskubideari atxikita hala eskatzen duenean, ezabatu egingo ditugu datuak, baldin eta datu horiek gordeta izateko epe legalen mendean ez badaude. Datuen babesaren inguruan indarrean dauden legeak uneoro betetzeko konpromisoa du ENVISERek. Behin datuak emanda, ondorengo informazioaren arabera tratatu eta erabiliko ditugu.

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa

Trataeraren arduraduna:

  • Izen soziala: ENVISER, SA
  • IFZ: A-48903892
  • Helbidea: Ibañez de Bilbao kalea, 3.zenbakia, 2.solairua. Bilbo. PK: 48001
  • Telefonoa: +34 94 424 38 34 
  • www.enviser.es
  • Email: enviser@enviser.net

Zein datu pertsonal biltzen ditugu Webgunearen bidez?

Zure informazio-eskaerak bidaltzeko, bestelako eskaerak bidaltzeko, altak erregistratzeko, curriculuma izapidetzeko etab. webgunean kokatuta dauden formularioak eta galdetegiak betetzean edo Webgunera egindako bisitetan bildu edo jaso ditzakegu zure datuak.

Kasu batzuetan, erabiltzaileak berak ematen dizkigu bere datu pertsonalak, zuzenean, horretara bideratutako kanalen bidez gurekin harremanetan jartzen denean edo elkarrekintzaren bat duenean. Beste kasu batzuetan, berriz, zeharka jasotzen ditugu erabiltzailearen datu pertsonalak, soilik estatistika-helburuetarako, cookieen bidez gure webgunea nola erabiltzen duen aztertzeko edo balio erantsia duten zerbitzuak eskaintzeko, esaterako, gure bulegoen kokapen-mapa (kontsultatu gure Cookieen Politika).

Helburu nagusiak.

  • Webguneko erabiltzaileak administratzea eta kudeatzea.
  • Erabiltzaileen eskura jarritako bitartekoen bidez egindako informazio-eskaerei erantzuna ematea.
  • Bezeroekin elkarrekintza izatea, horretarako jarritako bitartekoak erabilita.
  • Erreklamazioak, kexak eta iradokizunak bideratzea.
  • Cookieak: erabiltzailearen login-a erregistratuta mantentzea; Webgunearen erabileraren, gure bulegoen kokapenaren eta spam-en aurkako sistemen (captcha) inguruko estatistikak ematea.
  • Eskatutako komunikazioak eta informazioa bidaltzea.
  • Jasotako zerbitzuen inguruko asebetetze-inkestak egitea, kalitate-prozesuak egoki kudeatzeko eta hobetzeko.
  • Estatistika-helburuetarako erabiltzea, Erabiltzailearen portaera eta joerak aztertzeko eta eskaintzen zaizkien zerbitzuak nola hobetu aztertzeko.
  • Detectar e investigar fraudes, así como otras actividades ilegales y quebrantamientos potenciales de nuestras Políticas de Privacidad, Aviso Legal y/o Condiciones de Uso.

Helburu hauetarako beharrezko datuak eman ezean, ezingo dizkiogu gure zerbitzuak eskaini.

Helburu Osagarriak

  • Komunikazio komertzialak edo ekitaldietarako zein jardueretarako gonbidapenak bidaltzea, bitarteko postal edo elektronikoen bidez, ENVISERek merkaturatzen dituen zerbitzuekin eta produktuekin lotuta: hiriko zerbitzuak, hondakinen tratamendua, jasangarritasuna, etab.  Arduradunak, eskua artean duen informazioarekin, balorazio automatikoak egiten ditu, profilak eskuratzen ditu eta segmentazio lana egiten du. Hala, erabiltzearen ezaugarrien edo beharren arabera pertsonaliza dezake harekiko harremana, eta ekintzak komertzial aproposenak bidera diezazkioke.
  • Erabiltzaileak edozein unetan eragotz dezake. Erabiltzaileak eragozpenik jarri ezean, helburu horietarako jasotako datuak epe mugagabean gordeko ditugu.

Legitimazioa eta gordetzea

  • Erabiltzaileak datuak tratatzeko adostasuna adierazten du bere datuak ematean eta dagozkion onarpen-laukitxoak markatzean, baita zerbitzuetako, altetako eta erregistroetako formularioak, eskaerak eta galdetegiak bidaltzean ere. Erabiltzaileak adierazitako adostasunean oinarritzen da datuak tratatzeko oinarri juridikoa.
  • Kapitalaren Sozietateekin, kontsumoarekin, informazio-zerbitzuekin eta hemen azaldutako datuen babeserako gaiekin lotutako kasu bakoitzari aplika dakizkiokeen legezko betebeharrak bete ahal izateko.
  • ENVISERen erabiltzaileen, bezeroen eta hornitzaileen artean sortutako harremanak mantentzeko. Balizko ekintza legalen aurrean, ENVISERen defentsarako interes legitimoa.
  • Webguneko formularioetan izartxo batekin (*) ageri diren eremuak derrigorrez bete behar dira zure eskaerari erantzun ahal izateko edo eman nahi diguzun informazioa baloratu ahal izateko.
  • Gordetzeko epeak:
    • Merkataritzako eta sektoreko araudiak ezarritako legezko epean gordeko ditugu datuak, eta, edozein kasutan, ekintza legal posibleen preskripzio-epe legalak betez.
    • Harremanetarako datuak harremanak irauten duten bitartean gordeko ditugu, datu horiek ezabatzeko eskatu ezean.
    • Sare sozialetako profil korporatiboekin izandako elkarrekintzari lotutako datuak gorde egingo ditugu sare sozial horretan argitaratu duzuna gaituta dagoen bitartean.
    • Helburu komertzialetarako gordetako datuak epe mugagabean gordeko ditugu, ezabatzea eskatu arte. Curriculuma bidaltzean eta lan-poltsan parte hartzean jasotako datuak 2 urtez gordeko ditugu.

Kasu guztietan, ekintza legal posibleen legezko preskripzio-epeetan gordeko ditugu datuak.

Lagatzeen hartzaileak eta Nazioarteko Transferentziak

Honako datu-lagatzeak aurreikusten ditugu:

  • Komunikazioaren inguruko eta informazio-zerbitzuak eskaintzearen inguruko eskumenak dituzten Administrazio Publikoko Erakundeei eta kontsumo-gaietan eskumena duten Erakundeei, erabiltzaileen erreklamazio posibleei erantzuna emateko.
  • Web-azterketarako zerbitzuen arduradunak: Webguneak gaituta ditu Google LLCk eskaintzen dituen Google Analyticsen zerbitzuak. Tresna horren erabileraren ondorioz, erabiltzaileekin elkarrekintzak izatean, Webguneko datuen nazioarteko transferentzia analitikoa eta teknikoa gertatzen da. EU-US Privacy Shield hitzarmenaren babesean egiten da transferentzia. Informazioa eskuratzeko:
https://www.privacyshield.gov/participant?id=a2zt000000001L5AAI https://www.privacyshield.gov/participant?id=a2zt000000001L5AAI

Interesdunen eskubideak

Sarbide-, zuzenketa-, ezabatze- eta mugitze-eskubideak erabiltzeko, mugatzeko edo eragozteko, interesdunek idatzizko mezu bat bidal diezaiokete ENVISER SA enpresari, honako helbidera: Ibañez de Bilbao kalea, 3.zenbakia, 2.solairua 48001 Bilbo, Espainia. Edo, bestela, mezu elektroniko bat bidal diezaiokete ENVISER@ENVISER.net helbidera. Bi kasuetan, NANaren edo beste identitate-dokumenturen baten kopia bat gehitu behar da. Interesdunek eskubidea dute emandako adostasuna ezeztatzeko eta Kontrol Agintaritzaren (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia www.aepd.es) aurrean erreklamazioa jartzeko.

Erabiltzailea izango da ENVISERi emandako datuen egiazkotasunaren erantzule bakarra. ENVISERek datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko beharrezko neurri tekniko eta antolatze-neurriak hartzen ditu, teknologiaren egoera, datuen izaera eta dituzten arriskuak kontuan izanda, datuak aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko.

Azkenik, SSL ziurtagiriaren presentzia egiazta dezakezu zure nabigatzailean Webgunearen ezaugarriak begiratuta. Horretarako, Lege Oharra ataleko ezaugarriak begiratu beharko dituzu.

Pribatutasun Politikan eta informazioaren kudeaketa-praktiketan egindako edozein aldaketaren berri emango dugu dagokion moduan. ENVISERek, beharrezkoa deritzonean, pribatutasun-politikan zerbait gaineratu, aldatu edo ezezta dezake.

Eragiten dien bezeroen aurretiko adostasunik gabe, ENVISERek ez ditu inolako kasutan politikak eta praktikak aldatuko, baldin eta aldaketaren ondorioz aurrez gordetako bezeroen datu pertsonalak babesteko orduan eraginkortasuna galtzen badute.