ENVISER Servicios Medio Ambientales, S.A.U. 1997an eratu zen. Ingurumen-zerbitzuak eskaintzen dizkiegu administrazioei eta enpresei, publiko zein pribatuei, eta gure jarduera-eremuak hauek dira:

  • Hiriko hondakin solidoen bilketa, garraioa eta kudeaketa
  • Bide-garbiketa
  • Berdeguneen, parkeen, lorategien eta futbol-zelaien zaintza- eta mantentze-lanak
  • Lorategietako lanak
  • Baso-lanak
  • Eraikinen eta lokalen barne-garbiketa eta mantentze-lanak (bulegoak, eskolak, kirol-instalazioak, administrazio- eta osasun-eraikinak, etab.)
  • Hondartzen eta ibai-ibilguen garbiketa
  • Industria-eremuen garbiketa (itsas-portuak, industrialdeak, etab.)
  • Estolderiaren, estolda-zuloen eta kainu-zuloen garbiketa
  • Transferentziaguneen eta garbiguneen kudeaketa
  • Eraikinetako instalazioen mantentze-lanak
  • Espazio publikoen, bideen, bide-zoruen, hiri-altzarien eta abarren mantentze lanak
  • Eraikinen mantentze- eta birgaitze-lanak

Ingurumen-kudeaketan liderrak diren enpresetako bat gara. Gure jarduera jasangarritasunera bideratuta dago. 2 milioi pertsonari baino gehiagori eskaintzen diegu zerbitzua, gehienbat Euskal Herrian, baita mugakide diren probintzietan ere, 1.000 langiletik gorako sarearen bidez.