Hondakinen bilketa eta kudeaketa
Hiriko hondakin solidoen bilketak garrantzi handia du inguruarentzat. Hori dela eta, inpaktua ahalik eta txikiena izan dadin saiatzen gara, eta beste lan batzuekin koordinatzen dugu, hala nola bide-garbiketarekin.
Hondakinen bilketa-zerbitzu guztien lehentasuna birziklapena da. Teknologia onenak eta herritarrentzat hurbilekoak diren sistemak erabiltzen ditugu, hondakinak birziklatzen parte-hartze aktiboa izan dezaten.
Hiri eta herrietako etxeetan eta dendetan sortzen diren hondakinak dira Hiriko Hondakin Solidoak. Gure hiri eta udalerrietan egon ohi diren hondakin-frakzioak honakoak dira: organikoa, papera eta kartoia, ontzi arinak eta beirazko ontziak. Gainera, balorizatu ezin diren hondakinentzat, errefusa dago.
Beste mota batzuetako edukiontziak ere ari dira jartzen, honako hondakinak jasotzeko: etxeko olioa, arropa eta oinetakoak, pilak, etab.
Hiru bilketa mota bereizten ditugu, nagusiki, edukiontziaren eta biltzeko gailuaren arabera: alboko kargatzea, atzeko kargatzea eta aldebiko kargatzea. Sistema guztiek gainazaleko edo lurpeko edukiontziak dituzte.