Lege Ohar honek www.ENVISER.es (aurrerantzean, webgunea) webgunearen erabilera arautzen du, ENVISER, SA enpresaren jabetzakoa (aurrerantzean, ENVISER), IFK A-48903892 duena, egoitza soziala Bilboko (Bizkaia) Ibañez de Bilbao kaleko 3.zenbakiko 2.solairuan duena, +34 94 424 38 34 telefono-zenbakia eta enviser@enviser.net posta elektronikoko helbidea dituena.

Webgunearen erabilerarako baldintza orokorrak eta horien onarpena.

Helburua.

Webgunearen Erabilerarako Baldintza Orokorrek webgunerako sarbidea, informazioa partekatzea eta ENVISERen eta Webguneko Erabiltzaileen artean sor litezkeen harreman komertzialak arautzea dute helburu.

Erabilera.

Webgunera sartzen diren edo Webgunea erabiltzen duten pertsona guztiak Erabiltzailetzat hartuko dira. Webgunean nabigatzeak eta/edo bertako edozein zerbitzu erabiltzeak, argitaratutako Baldintza Orokor guztien erabateko eta salbuespenik gabeko onarpena adierazten du Erabiltzailearen aldetik. Ondorioz, Webgunea erabiltzeko asmoa duen bakoitzean, Erabiltzaileak arretaz irakurri behar ditu Baldintza Orokorrak.

Lege Ohar honetan ezarritako klausulak onartu ezean, Erabiltzaileak ezingo ditu Webguneko zerbitzuak eta/edo edukiak ikusi eta/edo erabili, eta Webgunetik irten beharko da. Erabiltzaileak espresuki eta salbuespenik gabe adierazten du Webgune honetarako sarbidearen eta bertako zerbitzuen zein edukien erabileraren erantzule bakarra dela.

Webgune honetara sartzea doakoa da, eta ez dago aurrez izena eman beharrik.

Webgunean agertzen den informazioa, azken eguneratze-datan indarrean zegoena da. Ezin da Webgunea aldatu edo moldatu. Dena den, ENVISERek edozein momentutan eta alde bateko erabakiz alda ditzake webgunearen konfigurazioa, zerbitzuaren baldintzak eta edukia, baita ezabatu, mugatu edo denbora-tarte baterako zein betirako ezeztatu ere, edota edukietarako sarbidea galarazi, aurretik ohartarazi gabe.

Eskaintzen dituen zerbitzuen inguruan emandako informazioaren erantzule baino ez da egingo ENVISER, eta ez da Erabiltzaileek, baldintza hauek urratuz, bidali edo argitara ditzaketen edukien erantzule egingo; kasu horietan, Erabiltzailea izango litzateke eduki horien egiazkotasunaren eta zilegitasunaren erantzule bakarra.

Webgunea edo bertan eskaintzen den zerbitzuren bat Lege Ohar honetan adierazitakoaren aurka erabiltzen ari direla ohartuz gero, ENVISERek Webgunearen zerbitzua eten eta Erabiltzailearekiko harremana ezeztatu dezake berehala. Zehazki, eta izaera murriztailerik gabe, honakoren bat antzemanez gero: Webgunearen erabilerak ENVISERen edo hirugarrenen irudiari, interesei eta eskubideei kalte egin diezaiekeela; edo Webgunea hondatu, erabilezin bihurtu edo gainkargatu dezakeela; edo moduren batean erabilera galaraz dezakeela.

Jabetza intelektuala eta industriala.

Orrialde honetako elementu guztiak [testuak; irudiak; argazkiak; markak; grafikoak; logotipoak; ikonoak; botoiak; software-fitxategiak; teknologia; estekak; ikus-entzunezko edukiak zein soinu-edukiak; kolore-konbinaketak; edukien egitura, aukeraketa, ordenatzea eta aurkezpena (aurrerantzean, “Edukiak”); Edukien diseinu grafikoa eta erabilitako materialen aukeraketa; funtzionatzeko, sartzeko zein erabiltzeko beharrezko programa informatikoak; eta iturburu-kodeak] babestuta daude Espainiako Erresumako Jabetza Intelektualaren eta Industrialaren inguruko legeen bidez eta aplika litezkeen nazioarteko Itun zein Hitzarmenen bidez. Hala, debekatuta dago edonolako bitarteko edo prozedurak erabilita aipatutako elementuak kopiatzea, hedatzea, publikoki komunikatzea, ateratzea, berrerabiltzea, birbidaltzea, edonolako erabilera bat ematea edota aldatzea, aurretik baimendutako kasuetan edo legeak babesten dituen kasuetan izan ezik. Erabiltzaileak ez du elementu horien erabilpenerako baimenik izango, Webgunearen erabilera egokirako behar-beharrezkoak diren baimenak baino ez.

ENVISERen edo hirugarrenen jabetzakoak diren elementuak Webgunean eskura jartzeak ez du esan nahi, inola ere, Erabiltzaileari haien jabetza edota erabilpenerako eskubideak ematen dizkionik. ENVISERek ez du inolako lizentziarik edo erabilera-baimenik ematen bere jabetza intelektualaren eta industrialaren gaineko eskubideekin lotuta, ezta Webgunearekin edo eskaintzen dituen zerbitzuekin zerikusia duten beste edozein jabetza edo eskubiderekin lotuta ere.

Era berean, ENVISERen aurretiazko baimenik gabe, debekatuta dago Webguneko informazioa erreproduzitzea, erretransmititzea, kopiatzea, hedatzea, aldatzea, moldatzea edo itzultzea, edozein delarik ere xedea eta erabilitako bitartekoa.

Aurrez modu zehatzean aipatutakoez gain, debekatuta daude: orrialde honetako edukia erakustea, partzialki edo bere osotasunean, edozein delarik modua, markoa barne; Orrialde honetan eta/edo bertako edukian oinarrituta lan eratorri bat sortzea; eta bertako edukia beste webgune batzuetan, berreskuratze-sistema elektronikoetan edo argitalpenetan txertatzea.

Erabiltzaileak baimena du orrialde honetako zatiak edo dokumentuak kopiatzeko eta inprimatzeko, hirugarrenen jabetzakoak diren eta hala identifikatuta dauden edukiak izan ezik, eta merkataritza-erabilerarako ez bada, beti ere kopiatutako edo inprimatutako dokumentu guzti horietan copyrightaren inguruko edo bestelako jabetza intelektualaren baimenen inguruko ohar guztiak eta erantzukizun-salbuespenak agertzen badira. Gure aurretiazko idatziko baimenik gabe, ENVISERek erregistratuta dituen logotipoak eta markak ezin dira erabili edo erreproduzitu.

Debekatuta dago Webguneko edukiak Erabiltzaileen eskura jartzen diren bitartekoetatik kanpo lortzen saiatzea, esaterako, sarean ohikoak diren bitartekoen bidez, baldin eta ez badiote ENVISERen Webguneari inolako kalterik eragiten.

Erabiltzaileren batek edo hirugarren batek uste badu Webgunean txertatutako eduki jakin batek bere eskubide legitimoak urratu dituela, berehala jakinarazi beharko dio ENVISERi ENVISER@ENVISER.net helbidera mezua bidalita. Mezuan adierazi beharko ditu: bere datu pertsonalak edo nor ordezkatzen duen, zein eduki dauden babestuta eta Webgunean non dauden, eta eskubideen akreditazioa. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da jakinarazpenean emandako informazioa egiazkoa izatea.

Erabiltzaileren batek bere borondatez ENVISERi irudiak edo bestelako informazio grafikoa zein multimedia-informazioa ematearekin batera, informazio hori erakusteko eskubidea ere ematen dio materiala web-zerbitzarian dagoen denbora-tartean. Edonola ere, ENVISERek ez du Erabiltzailearekiko inolako betebeharrik informazio horri dagokionez, eta edozein momentutan ezabatzeko eskubidea du, aurrez abisatu gabe.


ENVISERek ez du bermatzen edukiak zehatzak edo akatsik gabeak direnik, ezta Erabiltzaileak eduki horiek modu askean erabiltzeak hirugarren batzuen eskubideak urratzen ez dituenik ere. Erabiltzailearen erantzukizuna da orrialde hau eta bertako edukiak ongi edo gaizki erabiltzea.

Estekak edo linkak.

ENVISERek ez ditu hirugarrenen jabetzako orrialdeak berrikusten eta ez die kontrolik egiten. Webgune honetan ager litezkeen estekak informazio-erreferentziak baino ez dira izango, eskaintzen dituzten edukien, jabeen, zerbitzuen edota produktuen inguruko baloraziorik gabekoak.

ENVISERek ez du erantzukizunik webgune horietako edukien eta erabilera-baldintzen gainean, ezta pribatutasunaren edo datu pertsonalen babesaren inguruan hartzen dituzten neurrien gainean ere.

Webgune horietako erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politika arretaz irakurtzea gomendatzen du ENVISERek. ENVISERen orrialdeetako batera bideratutako estekaren bat aktibatu nahi izanez gero, enpresari jakinarazi behar zaio, eta esteka sortzeko berariazko baimena eskatu behar zaio. ENVISERek eskubidea du bere webgunera bideratutako estekak aktibatzea galarazteko.

Adingabeak.

ENVISERek jakinarazten dizue badirela eduki eta zerbitzu jakinetarako sarbidea iragazteko edo galarazteko balio duten programa informatikoak, gurasoek edo tutoreek aukera izan dezaten, adibidez, adingabeak Interneteko zein edukitara eta zerbitzutara sar daitezkeen eta zeinetara ez erabakitzeko.

ENVISER les informa que existen programas informáticos que permiten filtrar y bloquear el acceso a determinados contenidos y servicios, de tal forma que los padres o tutores, por ejemplo, pueden decidir cuáles son los contenidos y servicios de Internet a los que los menores pueden tener acceso y cuáles no.

Webgunean izena ematen duenean ematen dituen datuen arabera egingo ditu ENVISERek Erabiltzailearekiko komunikazioak.  Webgunearen bidez zerbitzuren bat kontratatzen duten Erabiltzaileek Espainiako legediaren arabera adin nagusikoak direla adierazi beharko dute; kontratatzailea adingabekoa denean, gurasoen edo tutoreen baimena beharko du zerbitzua erabili ahal izateko.

Erantzukizunak.

ENVISERek arduraz eta erantzukizunez eskaintzen ditu Webgunerako sarbidea eta haren erabilera. ENVISER, ordea, ez da ondorengoen erantzule egiten, ez zuzenean, ez zeharka:

  • ENVISERekin zerikusirik ez duten arrazoiek eraginda (interferentziak, hutsegiteak, etenaldiak, birus informatikoak, telefono-matxurak edo sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboaren deskonexioak) sor daitezkeen kalteak edo galerak; Datuak Prozesatzeko Zentroan, telefono-lineetan, Interneten sisteman edo beste sistema elektroniko batzuetan gerta daitezkeen hutsegiteek edo gainkargek eragindako sistema elektronikoaren atzeratzeak edo blokeatzeak.
  • Webgunea erabiltzearen ondorioz Erabiltzailearen gailuetan gerta litezkeen kalteak.
  • Hirugarren bat, ezarritako segurtasun-neurriak apurtuta eta/edo legez kontra, mezuetara sartzea edo birus informatikoak bidaltzeko erabiltzea.

Hedatutako, jasotako edo erabiltzaileen eskura jarritako edukietako akatsak edo okerrak. Erabiltzaileek Webgunea edo bertako zerbitzuak erabiltzean eskainitako edukien zilegitasuna, fidagarritasuna eta erabilgarritasuna, ezta haien egiazkotasuna edo zehaztasuna ere. ENVISERek ez du kontrolatzen Erabiltzaileek Webgunea nola erabiltzen duten, eta ez du bermatzen erabilera Lege Ohar honetan ezarritakoaren araberakoa denik.

Adierazpen gisa, eta ez izaera murriztailearekin, Erabiltzailea izango da ondorengoen erantzulea:

  • Haiek txertatutako edukiak, bereziki, ENVISERi Webgunearen bidez edo Webgunean bertan emandako edo bidalitako datuak eta informazioa.
  • Legez kontrakoak diren, eskubideak urratzen dituzten eta/edo kaltegarriak diren edonolako ekintzak gauzatzea.
  • Egiazkoak edo zuzenak ez diren datuak ematea.

Era berean, ENVISERek ez du inongo erantzukizunik beste iturri batzuek emandako informazioaren akatsen, gabezien eta hutsuneen ondorioz Erabiltzaileak jasan ditzakeen kalteen gainean. Dena den, ENVISER eta bere bezeroen arteko kontratuetan ez da aldaketarik izango, ezusteko edo ezinbesteko balizko kasuetan ez bada.

Erabiltzailearen betebeharrak.

Erabiltzailea behartuta dago Baldintza Orokor hauek betetzera, baita bertan edo Webgunean jasotako ohartarazpen bereziak edo erabilpen-jarraibideak betetzera ere. Era berean, legearen, ohitura onen eta fede onaren arabera jokatu behar du, jasotzen ari den zerbitzuari dagokion arduraz, eta ez du honakoak kalte ditzakeen edonolako ekintzarik egingo: Webgunearen funtzionamendua, ENVISERen ondasunak edo eskubideak eta izen ona eta irudi komertziala, hornitzaileak, beste Erabiltzaileak edo orokorrean beste edonor.

Erabiltzailea behartuta dago Baldintza Orokor hauek betetzera, baita bertan edo Webgunean jasotako ohartarazpen bereziak edo erabilpen-jarraibideak betetzera ere. Era berean, legearen, ohitura onen eta fede onaren arabera jokatu behar du, jasotzen ari den zerbitzuari dagokion arduraz, eta ez du honakoak kalte ditzakeen edonolako ekintzarik egingo: Webgunearen funtzionamendua, ENVISERen ondasunak edo eskubideak eta izen ona eta irudi komertziala, hornitzaileak, beste Erabiltzaileak edo orokorrean beste edonor. Zehazki, eta aurreko atalean Erabiltzaileak onartutako betebeharrak murriztu gabe, Erabiltzaileak konpromisoa du Webguneko zerbitzuak eta edukiak legeak esaten duenaren arabera eta Baldintza Orokor hauen arabera erabiltzeko, eta ondorengo betebehar hauek ditu: (i) egiazko datuak ematea eta eguneratuta izatea; (ii) Webgunean bertan edo Webgunearen bidez informazio edo material difamatzailerik, iraingarririk, lizunik, mehatxatzailerik edo xenofoborik ez sartzea, gordetzea edo zabaltzea, ezta arraza, sexu, ideologia edo erlijioagatik indarkeria edo diskriminazioa bultzatzen duenik ere, eta moralaren, ordena publikoaren, oinarrizko eskubideen, askatasun publikoaren, ohorearen, intimitatearen, beste batzuen irudiaren eta, orokorrean, indarrean dagoen araudiaren aurka egiten dutenik ere ez. ENVISERek eskubidea du iruzkinak edo ekarpenak ezabatzeko, baldin eta pertsona baten duintasun-eskubidea urratzen badute, edo baztertzaileak, sexistak, xenofoboak, arrazistak edo pornografikoak badira, edo gazteen edo haurren aurka edo ordena edo segurtasun publikoaren aurka egiten badute, edo argitaratzeko modukoak ez direla uste badu. Edonola ere, ENVISER ez da Erabiltzaileek foroetan, txatetan edo beste parte hartzeko tresna batzuetan jarritako iritziek eragindako kalteen erantzule izango, eta ez du kalte-ordainik emango; (iii) Webgunearen bidez ez sartzea, gordetzea edo zabaltzea edonolako programa informatiko, datu, birus, kode, applet, makro, Active X kontrol, hardware- edo telekomunikazio-ekipo edo beste edozein gailu elektroniko edo fisikorik, baldin eta kalteak eragin baditzake Webgunean, edozein Zerbitzutan, edo ENVISERen, edozein Erabiltzaileren, ENVISERen hornitzaileen edo beste edonoren ekipo, sistema edo sareetan, edo beste edozein modutara haien ohiko funtzionamenduan eragin badiezaiekete; (iv) ENVISERek Erabiltzaileei emandako “Erabiltzaile-izena” eta “Pasahitza” ongi zaintzea, identifikatzeko balio duten elementuak baitira eta Webgunean eskaintzen diren hainbat zerbitzutara sartzea ahalbidetzen baitute, eta konpromisoa hartzea beste batzuei ez erabiltzen uzteko. Erabiltzailea izango da “Erabiltzaile-izena” eta “Pasahitza” desegoki erabiltzearen ondorioz sor litezkeen kalteen erantzulea. Era berean, galdu edo lapurtuz gero, Erabiltzaileak ENVISERi jakinarazi behar dio berehala, baita hirugarren batek “Erabiltzaile-izena” eta/edo “Pasahitza” erabiltzeko arriskua dagoenean ere; (v) Webgunearen bidez publizitaterik, sustapenik edo merkataritza-jarduerarik ez egitea, eta Webguneko edukia eta bertatik jasotako informazioa ez erabiltzea publizitatea edo saltzeko helburua duten mezuak bidaltzeko, ezta beste pertsona batzuen datu pertsonalak bildu edo gordetzeko ere; (vi) Webgunea edo bertako zerbitzuren bat erabiltzean, nortasun faltsurik edo norberarena ez den nortasunik ez erabiltzea, esaterako, hirugarren baten pasahitzak edo sarbide-kodeak erabilita, eta beste Erabiltzaile baten helbide elektronikoa ez erabiltzea edo erabiltzen saiatzea, eta haien mezuak ez manipulatzea; (vii) ENVISERen, bere hornitzaileen edo beste batzuen datuak, informazioa, programak edo dokumentu elektronikoak ez deuseztatzea, aldatzea, erabiltzea, erabilezin bihurtzea edo kaltetzea; (viii) jabetza intelektual zein industrialeko eskubideak edo hirugarrenen enpresa-sekretuen eskubideak urratzen dituen edonolako edukirik ez sartzea, gordetzea edo Webgunearen bidez zabaltzea, ezta, orokorrean, legearen arabera hirugarrenen eskura jarri ezin daitekeen beste edozein eduki ere.

Pribatutasun-politika eta Cookieen politika.

Está a disposición de los Usuarios la Política de Privacidad, que contiene la Política de Protección de datos de carácter personal, así como la Política de Cookies del Sitio Web accediendo a los siguientes enlaces: https://www.enviser.es/politica-de-privacidad-y-proteccion-de-datos/ https://www.enviser.com/politica-de-cookies/

Ley aplicable y jurisdicción. 

Las presentes Condiciones Generales y Políticas del Sitio Web han sido redactadas en castellano, y traducidas al euskera; en caso de discrepancia entre ambas versiones, prevalecerá la versión en castellano.  Los términos del Sitio Web se interpretarán y están sujetos conforme a la legislación española. Estas condiciones son acordes con la política de Buen Gobierno y Código Ético de ENVISER, en el que se define el comportamiento y compromiso de la misma a cumplir con lo establecido en él en relación con una o más prácticas comerciales o sectores económicos. Para cualquier cuestión litigiosa derivada de la existencia, acceso, utilización o contenido de las Condiciones Generales de Uso del Sitio Web, tanto el Usuario como ENVISER, con renuncia expresa a cualquier otro fuero que pudiera corresponderles, se somete a la jurisdicción y competencia exclusiva de los Juzgados y Tribunales de Bilbao.

Contacto

Para cualquier consulta en relación a los presentes términos y condiciones, por favor, no dude en ponerse en contacto con nosotros en la dirección indicada en el encabezamiento del presente Aviso Legal.

Seguridad

El Sitio Web www.ENVISER.com dispone del Certificado SSL (Secure Socket Layer) firmado por la entidad certificadora LET’S ENCRIPT con la finalidad de garantizar la seguridad en la transmisión de datos entre su navegador y nuestra Página. El servidor seguro establece una conexión de modo que la información se transmite cifrada mediante algoritmos de 128 bits o superior, que aseguran que solo sea inteligible para el ordenador del Usuario y el del Sitio Web. De este modo, al utilizar el protocolo TLS (Transport Layer Security) se garantiza:

  1. Que el Usuario está comunicando sus datos al centro servidor del Sitio Web y no a cualquier otro.
  2. Que entre el Usuario y el Sitio Web los datos se transmiten cifrados, evitando su posible lectura o manipulación por terceros.

Para verificar que se encuentra en un entorno seguro, el Usuario debe revisar que la dirección del Sitio Web de verificación comience por https://. También puede identificar el Sitio Web como seguro cuando aparezca el icono de un candado en la barra de dirección de su navegador.

Por último, también puede verificar la presencia del certificado SSL comprobando las propiedades del Sitio Web en su navegador, para lo cual deberá consultar las características del mismo.