Hirietako estolderiaren mantentze egokia ezinbestekoa da epe luzera osasun-arazoak saihesteko. Mantentze-lan egokiak eginez gero, esaterako, hodiak ez dira buxatzen, eta arazo posible hauek saihesten dira: euriteetan urak gainezka egitea, estolda-zulo edo kainu-zuloetatik usain txarra ateratzea edota intsektu zein karraskarien izurriteak.