Hondartzen eta ibai-ibilguen garbiketa

Nagusiki, jarduera hauek egiten ditugu:

  • Hondartzetan, ibaietan, aparkalekuetan, sarbideetan, eremuetan, paperontzietan, zaborrontzietan, etab. botatako edozein hondakin jaso, garraiatu eta zabortegira edo tratatzera eraman.
  • Udan, uda aurretik eta neguan hondartzak garbitu
  • Hondartzetako harea aireztatu
  • Instalazioen, zerbitzu publikoen… tratamendu probiotikoa
  • Hondartzako harea berdindu, prestatu eta kota egokian jarri, erabilera erosoa izan dadin, hiri-altzariak jarri ahal izateko, sarbidea errazteko eta beste funtzio batzuetarako.
  • Aparkalekuak, inguruko eremuak, sarbidea… garbitu.
  • Paperontziak, hondakinentzako edukiontziak, hondartzako hautsontziak… jarri.
  • Zerbitzu publikoen irekiera, garbiketa eta higiene materialaren hornikuntza.
  • Hobi septikoetako hondakinak hustu, garraiatu, tratatu eta kudeatu.
  • Zerbitzu eta instalazio publikoetako hondakin higieniko-sanitarioak bildu eta tratatu.
  • Ibai-ibilguen garbiketa, programatuta zein programatu gabe, uholdeen, istripuen eta abarren ondoren.

Nabarmentzekoa da 2002an Prestige petrolio-ontzia hondoratu ostean Bizkaiko hondartzetan gure enpresak fuel-olioa kentzen eta garbitzen egindako lana. Hondoratze hark 77.000 tona fuel-olio isuri zituen itsasora, eta hondamendi ekologiko handia eragin zuen.

Egoera haren aurrean, gure giza-baliabideak eta baliabide materialak Bizkaiko Foru Aldundiaren eskura jarri genituen segituan, eta gogor lan egin genuen ahalik eta denbora-epe laburrenean normaltasuna berreskuratzeko.

Industria eremuen garbiketa (Itsas portuak, industrialdeak, etab., etc.)

Eremu industrialak (portuak, industrialdeak, enpresa-zentroak, etab.) eremu zabalak izaten dira, eta bertan hainbat enpresa-jarduera biltzen dira.

Eremu horiek ezaugarri oso bereziak izaten dituzte; esaterako, pertsona, ibilgailu eta merkantzia asko mugitzen dela bertan. Ondorioz, hondakin kopuru handia sortzen da, eta hori kudeatu beharra dago. Gainazal handietarako aproposak diren ibilgailu eta makina handiak erabiltzen ditugu horretarako.

Transferentziaguneen eta garbiguneen kudeaketa

Udalerri guztiek ez dute gertu izaten hiriko hondakinak jasotzeko gordetegi kontrolaturen bat. Halako instalazioetatik nahiko urrun egoten dira udalerri batzuk, eta hondakinak garraiatzearen kostua altua izaten da.

Arazo horri aurre egiteko eraikitzen dira Transferentziaguneak. Bertan, hondakinak jaso, prentsatu eta gordetegi kontrolatuetara eramaten dituzte, edukiera handiko kaxak dituzten ibilgailuetan. Hala, garraioaren kostua gutxitzen da.

Era egokian jaso edo tratatzen ez diren hondakinak Gordetegi Kontrolatuetara eramaten dira, eta ez dira aprobetxatzen. Arazo horri aurre egiteko sortu zituzten Garbiguneak.

Etxeko hondakinen eta antzekoen gaikako bilketa egiten dute Garbiguneetan, DOHAINIK. Erabiltzaileengandik gertu kokatuta egoten dira, birziklatu, berrerabili edo baliarazi daitezkeen materialak bertara eraman ditzaten.