Jasangarritasuna
Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH)
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) idatzi eta argitaratu zituen 2016an. Guztira, 17 helburu nagusi dira, eta 169 helburu zehatz biltzen dituzte, herrialdeek, herritarrek eta enpresek mundu mailan identifikatutako gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-arazoak murrizteko gida eraginkor bat izan dezaten.
Enviserren, ematen ditugun zerbitzuen bidez, konpromiso sendoa hartu dugu helburu horiek lortzeko. Bereziki, GHJak desberdintasunen murrizketei erreferentzia eginez (10. GJH), hiri eta komunitate jasangarriei (11. GJH), ekoizpen eta kontsumo arduratsuari (12. GJH), lehorreko ekosistemen bizitzari (15. GJH), ur garbiari eta saneamenduari (6. GJH) eta lan duinari eta hazkunde ekonomikoari (8. GJH).
ENVISERREK 2019-AN GJH-EI EGINDAKO EKARPENA
Desgaitasuna duten 19 langile eta gizarte-bazterkerian dagoen pertsona baten kontratazioa eginez.
Hiriguneetako airearen kalitatea eta zarata-mailak hobetzen laguntzen duten 17 zero igorpen ibilgailu eta igorpen gutxiko 3 ibilgailu erosiz.
Sortzen ditugun hondakin arriskutsuen %35 a, berrerabilpenera, birziklatzera eta balorizazio energetikoara bideraturako kudeaketa.
62.000€ baino gehiago segurtasunean eta lan osasunean inbertituak.
1.025 hektarea baso-parke mantenduta.
160.000 metro estolderia-sare mantenduta.
INGURUMENA
Kutsaduraren prebentzioa, baliabide naturalekiko eta inguruarekiko errespetua eta hondakinak eraldatzeko irtenbideak aplikatzea sustatzen ditugu Enviserren, ingurumena babeste aldera. Guzti hori, berrikuntzaren eta teknologia berrien bidez egiten dugu.
Gure prozesuetan jasangarritasuna eta berrikuntza txertatzen ditugu, baliabide naturalen kontsumoa kontrolatzeko, eta hondakinak, kutsadura eta karbono-aztarna murrizteko.
Kalitate, Segurtasun eta Osasun, Ingurumen eta Energia Politika aplikatzen dugu. Zerbitzuak eskaintzean kalitate gorena ziurtatzea eta bezeroen asebetetzea bermatzea dira helburuak, ingurumenarekiko jarrera eredugarria izanez eta laneko arriskuak kontrolatuz.
HUELLA DE CARBONO
Ibilgailu-flotarentzako erregai fosilek osatzen dute Enviserrek kontsumitzen duen energiaren zatirik handiena. Hain zuzen ere, ibilgailu-flotak eta makina osagarriek osatzen dute berotegi-efektuko gas isurpenen foku nagusietako bat.
Karbono-aztarna 6807.98 tCO2e
Mugikortasun jasangarria bultzatzen dugu, eta apurka gure flota berritzen ari gara; momentu honetan, zero emisioko 17 ibilgailu eta emisio baxuko 3 ditugu.
Emisioak gutxitzea eta eraginkortasun energetikoa enpresaren ingurumen-ardatzaren zati dira.
Huella de carbono | ||||
2018 | 2019 | |||
Alcance 1 | 2.523,97 | tCO2e | 2.553,86 | tCO2e |
Alcance 2 | 20,10 | tCO2e | 0,00 | tCO2e |
Alcance 3 | 2.931,78 | tCO2e | 4.254,13 | tCO2e |
PROTECCIÓN DE LA BIODIVERSIDAD
Babestutako biodibertsitate-eremuetan egiten diren jarduerek arrisku maila altuagoa dute, ingurumenean izan dezaketen eraginagatik. Mundu mailako jasangarritasuna lortzeko, biodibertsitatea babestea eta natur ondarea arduraz erabiltzea beharrezkoak dira gure ustez, eta konpromiso etikotzat ditugu.
Babestutako eremuetan eskaintzen ditugu gure zerbitzuak. Ondorioz, emisioei eta isurketei dagozkien babes-neurri bereziak hartu behar izaten ditugu. Askotariko zerbitzuak eskaintzen ditugu, gaikako bilketatik hasi eta hondartzen garbiketaraino. Kasu guztietan, errespetatu egiten ditugu zerbitzu horien baldintza-pleguetan ezarritako ingurumenaren babeserako kontrol bereziak (airea, ura, lurra, espezieak…), baita espazio bakoitzari dagokion araudia ere.
RESIDUOS
Gure jardueratik eratorritako hondakinak sortzen ditugu Enviser enpresan. Hala nola, eraikinen eta ibilgailuen mantentze-lanetatik eratorritako hondakinak: erabilitako olioa, bateriak, kutsatutako trapuak, kutsatutako ontziak, etab.
Edonola ere, sortzen ditugun hondakinen kudeaketa eta tratamendu egokiak bermatzen ditugu; baimendutako kudeatzaile bat arduratzen da beti horretaz.
Uneoro, ahalik eta gehien murrizten dugu sortutako hondakin kopurua. Gure hondakinak kudeatzeko metodo modura, berrerabiltzeari, birziklatzeari eta energia gisa balorizatzeari ematen diegu lehentasuna. Posible ez denean, deuseztatzea izaten da azken aukera.
LANTALDEA
Giza-kapitala lehentasuna da Enviserrentzat. Hori dela eta, honakoak sustatzen ditugu: kontratu iraunkorrak, lan txukuna eta kalitatezkoa, langileen prestakuntza- eta trebakuntza-programak, eta lan-ingurune segurua eta osasuntsua.
Giza-baliabideak kudeatzeko orduan, kualifikazio altuko lantaldea lortzea da gure helburua, motibazioa eta bezeroari zerbitzua eskaintzeko bokazioa dituen lantaldea.
Aukera-berdintasunarekiko eta aniztasunarekiko konpromisoa
Gure lantaldeak anitzak izan daitezen borroka egiten dugu Enviser enpresan. Gure Berdintasun Planari jarraiki, lantaldeko kide guztien artean aukera-berdintasuna sustatzeko lan egiten dugu.
Aniztasuna genero-berdintasuna baino zabalagoa dela uste dugu, eta gure lantaldeetan kultura zein adin ezberdinetako kideak ditugu. Pertsonen konpetentziei eta esperientziari erreparatzen diegu hautaketa-prozesuetan, eta saihestu egiten ditugu batzuetan modu oharkabean egin daitezkeen alboratze diskriminatzaileak. Hori dela eta, Espainiako Emakumearen Erakundearen bidez, Ministerioaren Currículum Anónimo proiektuan parte hartzen dugu.
Era berean, gure lantaldean desgaitasunak dituzten langileak eta gizarte-bazterketa jasateko arriskua dutenak kontratatzea sustatzen dugu.
GIZARTEARI EGINDAKO EKARPENA
COMPROMISO SOCIAL
Gizartearekiko zuzeneko harremana dugunez gero, konpromiso sendoa dugu komunitatearekiko eta haren gertuko inguruarekiko. Aukera berriak eta kalitatezko enplegua sustatzen ditugu, eta gizarte-bazterketa jasateko arriskua duten pertsona zaurgarrienen alde egiten dugu. Horregatik, aliantzak eta konpromisoak ditugu fundazioekin, enplegu-zentroekin…
2019an, Enviser enpresak desgaitasuna duten 19 langile ditu, eta gizarte-bazterketa jasateko arriskuan zegoen pertsona bat lan-mundura sartzea lortu du.
- Gasteizko berdeguneen zaintza-zerbitzuan adimen-desgaitasuna duten pertsonak txertatzea
Enviser enpresak Gasteizko berdeguneen zaintza-zerbitzua kudeatzen du 2017az geroztik. Zerbitzu horren baitan, honakoen mantentze-lanak egiten ditugu: berdeguneetako belarra eta zuhaixkak, eskoletako berdeguneak, zortzi parke handi eta Salvador hilerriko berdeguneak.
2019an urtebeteko esperientzia pilotu bat jarri genuen martxan Gureak (euskal enpresa-taldea) eta Asafesekin (Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkartea) batera, Lanbidek (Euskal Enplegu Zerbitzua) finantzatutako “Enplegu lagundua” programaren bitartez.
ACCIÓN SOCIAL
Badakigu zer rol dugun lan egiten dugun komunitateen garapenean. Horregatik, gure gizarte-ekintzaren bidez, eragin positibo hori sustatu nahi dugu.
Gizarte-ekintzarako emandako bolumena 62.709.00 €
Azken urteetan, ondorengo inpaktu sozioekonomikoa eragin dugu presente gauden komunitateetan:
- 10.000 pertsona onuradun, martxan jarri ditugun gizarte-ekimenen ondorioz
- +1.000 lanpostu. Enpresaren jarduerak aberastasuna sortzen du eta garapen ekonomiko zein soziala bultzatzen ditu: enplegu iraunkorra eta kalitatezkoa sortzen du
- +18 milioi euro tokiko hornitzaileei egindako erosketetan
- % 100 erosketak tokiko hornitzaileei
- Komunitateen bizi-baldintzak hobetzea
- Gizarte-bazterketa jasateko arriskua duten pertsonak lan-munduan barneratzea
- Azpiegitura publikoak hobetzea
- Kirolaren bidez osasuna sustatzea
- Komunitatearen eta enpresaren arteko komunikazioa, kexei eta zalantzei erantzuna emateko
- Ingurumen-kontzientziazioa era guztietako kolektiboetan
GOBERNANTZA ONA
Erakundea errentagarria izan dadin eta modu jasangarrian haz dadin, erabakiak hartzean eraginkortasuna, efizientzia eta gardentasuna dira gure ardatzak.
Hainbat arau, politika eta prozedura korporatiboren bidez funtzionatzen du Enviserren gobernu-organoak; erabaki arduratsuak hartzea da helburua, enpresaren funtzionamendu ona bermatzeko.
Gobernuko organo nagusiak, Administratzaile Bakarrak, Enviserren estrategia gainbegiratu, ebaluatu eta jarraipena egiten dio. Errentagarritasuna lortzea da helburua, epe luzera balioa sortuko duten jardueren bidez. Enpresaren jokabide ona bermatze aldera, arauak eta kontrolak garatu eta ezarri ditugu. Hala, arau horiek betetzea eta barne-ikuskaritza dira gure gobernantza onaren beste ardatzetako batzuk.
Kalitatea
Kudeaketa Sistemak
ENVISER enpresak ondorengo ziurtagiriak ditu:
- Kalitatearen Kudeaketa: ISO 9001:2015
- Ingurumen-kudeaketa: ISO 14001:2015
- EMAS: ingurumen-kudeaketa egiaztatuta
- Laneko Segurtasuna eta Osasuna: OHSAS 18001:2007
Bai Euskarari
BAI EUSKARARI ZIURTAGIRIA
ENVISER Bai Euskarari ziurtagiria lortu du “bidean” kategorian.
Bai Euskarari Ziurtagiria enpresek, saltokiek eta mota guztietako erakundeek gizarteari euskara sustatzeko egindako lana erakusteko tresna da.
Ziurtagiriak publikoki egiaztatzen du lan hori
“Bidean” ziurtagiri-maila euskararen normalizaziorako neurriak hartu dituzten eta garatzen ari diren erakundeei zuzenduta dago.
Ehunka enpresek, saltokik eta era guztietako entitatek Bai Euskarari Ziurtagiria lortu eta erabili dute dagoeneko. Ziurtagiriaren Elkarteak, Ziurtagiriaren bidez, bezeroei arreta euskaraz emateak eta kalitatezko zerbitzuak eskaintzeak lehiakorrago egiten dituela ulertzen duten erakundeak aintzatesten ditu.
Erakundeen ahalegina eta konpromisoa aitortzea du helburu nagusi, eta, horregatik, beren lana publikoki egiaztatzen duen ikur bat eskaintzen die.